SĂ©lectionner une page

Orrialde bat itzultzen da eta kapitulu berri bat idekitzen. Ene lehen lana utzi berria dut. Komertzio eskolatik ateratu eta, bi urtez, transizio energetikoaren akzelerazioan lan egin dut, Parise eta Madrileren artean. Orain baino sekulan klima aldaketak dakarren desafioetaz konziente niz. Ohartzen niz gure deliberoak akzeleratu behar ditugula. Bidai introspektibo bat hasten dut, bidean atxeman dezadan engaiatu nahi dutan forma. Ene barneko zirtzilaren botza deskubritu nahi dut.

Artikulu horretan partekatzen ditut : motibatu ninduten arrazoinak, konfinamendua eta euskal-herriaren eraginak, Madrileren uzteko delibero eta hasten dutan Odisea horren antolaketa.

Presente delako ene belaunaldiko gazteetan, banakien noizpeit urte bat hartuko nukeela bidaiatzeko. Segitu dutan bideak nau pusatu ene iniziatibaren zabaltzea eta interneten partekatzea.

Hastapenetik hasteko, 5 hilabete bidaia hasi aitzin.

Formakuntza bat segitu dut Madrileko coworking espazio baten eskolan. Segituak izan gira 40 orenez gure ezagutza pertsonalaren bultzatzeko, guri buruz ikasi dugu, konzentratzea ikasi dugu, akzeleratzea ikasi dugu eta besteer lotzea ikasi dugu. Hala ere, ez ninzan profesionalki proiektatzen formakuntza horrekin. Nahi nuen bidai urte hori ereman lehenik. Kurtxo azken egunean ohartu niz metodologĂ­a horietan ikasten nuena bidaiari aplikatzen ahal nuela eta hola joan ene balore pertsonaleen bila.

3 hilabete bidaia hasi aitzin, COVID krisiak oportunitate bat bezela aurkezten da.

Madrile utzi dut Euskal Iparraldean konfinatzeko. Baziren 8 urte ez nintzela bizi izan 3 aste baino geihago ene sortherrian. Konfinamenduak denbora eman data pentsatzeko eta emekiago bizitzeko. Ene experizien bilduma egin eta ohartu niz denak lotzen ahal nintuela bidai experientzia horretan eta horretik konfiantsa bat eta proiektu bat atera

Nahi nuen :

  • Ene eroso gunetik atera explorazioan berriz ibiltzeko bidaiari esker.
  • Interneten bidez partekatu komunitate batekin
  • Exploratu iraunkortasun konzeptuak partikaren bidez, Europar bidaia eta bizikletazko bidaia hedatuz, beste epe batekin bidaiatuz emekiago gauzen ikasten egiteko diferenteki.

Hilabete bat, hastapena aitzin, egiazki Madrile utzi behar.

Azken duder oposatzen niz. Ene gibelean uzten dut bizi eroso eta interesgarri bat. Ene lana maite dut, eta Madrileko hiria izigarri gustatzen zaut. 26 urte ditut alta senditzen dut ez nizala oraindik aski ezagutzen ene baloreekin bakean izaiteko. Gainerat, egoera klimatikoak pusatzen nau arrisku neurtu horren hartzea, aventura berri baten hastea. Ene identitate europearra garatu nahi dut, beste bizi modu bat exploratu nahi dut, ene determinazioa gogortu nahi dut eta partekatu nahi dut sentimendu humanista hori.

Bidaiatu – Odisearen hasteko momentua

Gure kultur kontsumeristak pusatu gaitu bidaiatzerat joaitea munduko beste puntarat, exotiko diren lekuetarat. Ezagutzen nintuen herri geihago Asian, Europan baina. Ene pentsaketak lurralde bati integratzeko helburuarekin hautatu ditut bi josta eremu : Auñamendiak (edo Pireneoak) eta Ozeano Atlantikoa. Biek leku garantzitsua ukan dute euskal kultura, frantses eta español identitatea eta Hegoaldeko Europaren eraikuntzan.

Uztailaren 4ean, nomada bizia hasiko dut, saku bat eta kamara batekin. Ene lehen desafio fisikoa hasiko dut : 900km ibiliz Pireneoak zeharkatuz, Ozeano Atlantikotik, Mediteranear itsasorat. Agorrilean bidaia segituko dut bizikletez, Konpostela eta gero Oporto arte, Cantauri itsasoaren bazterrak segituz.

Sentsu bila – libertimenduaren zirtzil personaiaren kodeak segitzen ditut.

Zirtzil bat bezela kontsideratzen niz, antikonformista eta nomada. Parte hartu nahi dut berreraikuntsan, bizi ekosistemen orekan eta komunitateen arteko kooperazioan. Errana den bezela, zirtzilen ez-ahalgekeriari esker, herriak negutik udarat pasatzen ahal da, tensioneak kalmaraziz eta oreka berriz ekarriz.

Bide horretan aipatu nahi ditut :

  • Kanbiamen klimatikoari buruzko problematika lokalak
  • Antikonformista izaiteko manerak Europan
  • Bidaiatzeko manera berriak, denbora hartuz, lurralde batekin harremanetan sartuz

Konkretuki :

  • Auñamendiak zeharkatzen ditut oinez (900 km)
  • Bizikletez, atlantiar kostaldea zeharkatzen dut Portugala arte (3 000 km)
  • Deskubritzen ditut permakultura, woofing-a, vipassana meditazioa, video blog-a, surfa

Izena emaiten ahal duzue ene newsletterrean www.Jindabu.com edo segitzen ahal ninduzue www.instagram.com/jindabu_

Plazer bat litaike zuekin bidai parte baten partekatzea.